Ikasle ohien batzordearekin elkarlanean, egun handia antolatu dugu Santa Teresa gunean datorren zapaturako

Arrasateko Musakola auzoan kokatzen den Santa Teresa guneko komunitatea indartzeko eta ekimen berriak bultzatzeko asmoz, ikasle ohiek eta irakasleek jaiegun berezia antolatu dute datorren zapaturako. Gunean egindako lehen bilerek eta bertatik sortutako lantaldeak bere fruitua eman dute.

Komunitatea sendotu eta elkarrekin jarduerak antolatzeko batzordea eratuta, azken hilabeteetan buru-belarri ibili dira lanean. Bileratxo horietatik sortutako ideien artean, parte-hartzea eta jai-giroa uztartuko dituen topaketa diseinatu dute datorren zapaturako. Planak egun osoko egitarau zabala jasotzen du:

  • Goizean: Olinpiadak egingo dira, adin eta belaunaldi ezberdinetako pertsonen arteko lehiaketa osasuntsua bultzatuz.
  • Eguerdian: Elkarrekin bazkalduko dute Al Andalus Kultur Gunean.
  • Arratsaldean: Bingo musikatua egongo da eta, segidan, olinpiaden final handia jokatuko da.

Topaketa honen antolakuntzan ikasle ohiak eta gaur egungo zein garai bateko irakasleak ibili dira elkarlanean. Egun berezi honetan, kinta desberdinetako ikasle ohiek eta irakasleek hartuko dute parte.

Aurtengoa ekimenaren lehenengo edizioa izango da, baina helburua argia da: ekimena poliki-poliki zabaltzen joatea eta urtez-urte komunitatea indartzen jarraitzea. Dagoeneko parte hartzeko gogoa eta interesa agertu du auzoko jendeak, eta aurten lehen urrats hau emango bada ere, etorkizunean ekimena handitzen jarraitzeko asmoa dago.