Garabidekoen bisita jaso dugu Almenen
Astelehenean Garabideko kideen bisita jaso genuen BATU DBH eta BATU LHko klaseetan. Beraien ama hizkuntzen inguruan hitz egiteaz gain, jatorriko herrialdeetan bizi duten egoeraz hitz egin ziguten eta eguneroko borroken eta lorpenen inguruan ere. Denok bide luzea daukagun arren, orain badakigu Kaqchikelaren, Amazigharen, Nasa Yuwearen, etab.-en inguruan zerbait gehiago.
Oso bisita aberasgarria izan zen guztiontzat eta Garabideko kideak pozik joan ziren.
