Ezkurtxo Eguna ospatuko dugu urriaren 17an Eskoriatzan, aurtengoan Elizateetatik herrira jaitsita!
Udazkenarekin batera iritsi da Ezkurtxo Eguna! Aurten urriaren 17an elkartuko gara Eskoriatzan festa giroaz, euskaraz eta familia arteko uneez gozatzeko.
Iazko 25. urteurrenaren ondoren, aurtengo edizioak egitura berezi eta berritua izango du: festa Elizateetatik herrigunera jaitsiko da. Jose Aranaren historia oinarri hartuta, Eskoriatzako txoko ezberdinetan zehar hedatuko da eskaintza, herriko kaleak eta espazioak bizitzaz betetzeko. Gainera, Ezkurtxoren 25 urteko ibilbidea eta garapena gogoratzeko argazki erakusketa berezia ere izango dugu ikusgai.
Ospakizuna arratsaldez egingo dugu, eta honako hau izango da egitaraua:
- 15:15: Eskoriatzako Jose Arana gunean elkartuko gara.
- 15:30 – 17:30: Taldekako ekintzak herriko txoko ezberdinetan zehar (Depositua, Ikastola, Jose Aranaren etxea eta Plaza).
- 17:30: Bokadua eta trikitilariak giroa alaitzeko.
- 18:00: Etxean goxo txotxongilo ikuskizuna.
Euskara eta irakurzaletasuna sustatzeko, antzinako jolasak gogoratzeko eta elkarrekin arratsalde paregabea igarotzeko aukera bikaina izango dugu.
Ikastolako komunitate osoa zein Eskoriatzako herritarrak gonbidatuta zaudete gurekin batera Ezkurtxo Egunaz gozatzera.
“Ezkur bat, ezkur bi; Udazkena etorri; Ezkur bat, ezkur bi; Saltoka zu ta ni; Aurtengo neguan; Edurra ugari; Ezkur bat, ezkur bi; Zuhaitzetik erori.”
Etorri gurekin!