LH6ko ikasleek injustiziaren inguruan hausnartu dute EKIN Emakumeak elkartearen eskutik

Irailean zehar, Santa Teresa eta Arimazubiko LH6ko ikasleek EKIN Emakumeak elkarteak bideratutako tailerrak izan dituzte. Saio hauetan, gizartean ematen diren hainbat injustizia aztertu dituzte eta, horrekin batera, zapalkuntza mota ezberdinak ere landu dituzte.

Tailerren helburua bidegabekerien inguruko kontzientzia piztea eta egoera horien aurrean esku hartzeko baliabide eta estrategiak lantzea izan da.

Benetan interesgarriak izan dira saioak, eta ikasleek aukera izan dute egunerokoan ematen diren hainbat egoeraren inguruan hausnartzeko eta horien aurrean nola jokatu aztertzeko.

Mila esker tailerrak bideratu dituzten Amaia eta Ainhoari, eta baita hauek antolatu dituen EKIN Emakumeak elkarteari ere!