Gaztelupeko Batxilergoko 2. mailako ikasleak Oihan Beltzean zehar

Gaztelupeko Batxilergoko 2. mailako ikasleak Alemaniako Oihan Beltzean izan dira ikasbidaian. Aste horretan zehar aukera izan dute hainbat hiri eta herri ezagutzeko, Alemaniako Munich-era heldu arte. Europa Park izeneko jolas-parkean ere egon dira bueltan, ikasleen artean arrakasta handiena izan duen helmuga.
Guztira, 60 ikasle inguruk hartu dute parte esperientzia honetan. Bidaia bera iazko ikasturtean antolatu zuten, eta hori posible izan zedin, hainbat ekimen jarri zituzten martxan: azoka solidarioak, txokolatadak, zozketak eta bestelako jarduerak. Ikasleek eta familien laguntzak elkarlanean fruitu ederra ekarri dute: ikasbidai hau errealitate bihurtzea.
Ikasleek ez dute soilik toki berriak ezagutu; kulturartekotasunaren esperientzia bizi dute, euren ikaskideekin harremanak sendotu eta ikasturte berriari hasiera emateko gogotsu itzuli dira. Izan ere, bidaiak aukera paregabea eman die ikasteko, ikusteko eta bizitzeko, ohiko ikasgelatik kanpo.
Horrenbestez, aste ahaztezin hau ikasleen oroimenean geratuko da, eta 2026-2027 ikasturteari ekiteko modu ezin hobea izan da, ilusioz, bizipen berriez eta talde espiritu sendotuaz beterik.

2627 Ikasbidaia batxi2 GZLP