Arizmendi Ikastola ere Lazkaoko Kilometroak jaian laguntzen

Pasa den domekan Kilometroak festa ospatu zen Lazkao herrian, San Benito Ikastolak antolatuta. Jende ugari hurbildu zen bertara euskal kulturaz eta giroaz gozatzera, eta Arizmendiko profesional eta guraso talde bat ere bertan egon ginen gure aletxoa jartzen eta ikastolen komunitateari laguntzen. Egun osoan zehar giro alaia, hurbila eta erabat euskalduna nagusitu zen. Ederra izan zen elkarrekin jaia ospatzea. Gora Ikastolak!