Argentinako kooperatiba bateko ordezkaritzak Arizmendiko eredua ezagutu du

Joan den astean, Argentinako kooperatiba eta mutualitateetako ordezkaritza batek Arizmendi Ikastola bisitatu zuen, Arrasateko Esperientzia Kooperatiboa ezagutzeko egindako egonaldiaren barruan.

Ikastolako zuzendaritzarekin bildu ziren, gure hezkuntza-eredua, antolaketa kooperatiboa eta komunitatearen parte-hartzea gertutik ezagutzeko asmoz. Bisitariak oso interesatuta agertu ziren gure ereduarekin, eta bereziki nabarmendu zituzten gizartea eraldatzeko dugun lan-egiteko modua eta konpromisoa.

Eskerrik asko bisitagatik! Nahi duzuen arte!