Familiarizazio prozesua amaituta, abian da Magala espazioa!

Irailean familiarizazio prozesu betean egon ondoren, txikienen eta euren familien gozamenerako eta bidelaguntzarako prest dago berriro ere Magala. Honako hau izango da espazioaren zerbitzu-ordutegia: 

  • Ordutegia: 9:00etatik 16:30era
  • Egunak: Astelehenetik ostiralera

Eguneroko harreraz gain, hilabetean behingo saio bereziekin jarraituko dugu. Topaketa hauetan familiekin batera hezkuntza, garapena eta zaintzaren inguruko hainbat gai sakontzeko eta elkarbanatzeko aukera izango dugu.

Saio berezi hauen data, gai eta izen-emateen berri lehen eskutik izateko, Telegram kanal bat sortuko dugu. Laster izango duzue honen berri!

Gogorarazi nahi dugu Magala ez dela soilik Arizmendiko komunitatearentzat: herritar guztiei zabalik dagoen espazio bat da. Beraz, Ikastolatik kanpoko familiek ere ateak zabalik dituzte gurekin batera espazio honekin gozatzeko eta parte hartzeko.

Zatoz Magalara!