EHIren Pertsona Eredua ebaluatzeko tesia defendatu du Jaione Uriarte gure lankideak
Ikastolen Elkarteak Ikastolen Hezkuntza Marko Orokor berria argitaratu zuen 2023an, eta Pertsona Eredua kokatu zuen horren erdigunean. Pertsona Eredua ikastoletako ikasleengan garatu nahi diren ezaugarrien multzoa da, eta Euskal Herriko 115 ikastolen helburu zein langai izateko definitu zen.
Behin ezaugarri horiek zehaztuta, ezinbestekoa zen ikasleen egoera zein zen ezagutzea, ikastola bakoitzean indarrak zein alderdiren garapenean jarri behar ziren jakiteko. Horretarako, ebaluazio-sistema zorrotz bat sortzea zen gakoa. Horrelako tresnarik ez zegoenez, Ikastolen Elkarteak unibertsitatera jo zuen elkarlan bila.
Horrela, Mondragon Unibertsitatearekin batera tesi industrial bat jarri zen martxan 2022ko irailean, Arizmendi Ikastolako lankidea den Jaione Uriartek garatu duena. Lau urtez ikertzen aritu ondoren, ikastoletako ikasleengan Pertsona Eredua ebaluatzeko sistema zehatza garatu da. Tesi hau 2026ko irailaren 4an defendatu zen.
Ikastolak dagoeneko ari dira ebaluazio-sistema berri hau erabiltzen. Aurreko ikasturtetik aurrera, bertatik ateratako datuetan zein beste adierazle batzuetan oinarrituta, Ikastolen Elkartea aholkularitza pedagogiko pertsonalizatua eskaintzen ari zaie ikastolei. Prozesu honen azken helburua praktika pedagogikoa etengabe hobetzea da, Pertsona Ereduan jasotako ezaugarrietan oinarritutako gizarte bati ekarpena egiteko: Barne Sendotasuna duena, Erabakitzaile-ekintzailea, Eraldatzailea, Euskalduna eta Kooperatiboa.