C Gradu berria eskeiniko dugu Ferixalekuan, sektore soziosanitarioko lan-aukerak eta prestakuntza indartzeko
Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako eskaintzan beste urrats bat eman dugu: Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen autonomia akuilatzea eta gizarte hezkuntzako esku-hartzea C Gradua abian jarri dugu Ferixalekuan.
Zaintza fisikoaz harago, pertsonen adimena zein autonomia entrenatzen dituzten profesionalak heztea da helburua, gaur egungo sektore soziosanitarioaren eskaerei erantzuteko.
Ezaugarri nagusiak:
- Erabat doakoa eta gaztelaniaz.
- Malgutasuna: Moduloka egiteko aukera, ikasle bakoitzaren beharretara egokituz.
- Formatua: Klase teoriko-praktikoak eta enpresetako praktika profesionalak.
- Sarbidea: Erdi-Mailako Gradua, Batxilergoa edo familia bereko 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiria.
Abantailak eta irteerak:
- Lan-aukerak zabaltzen ditu (teleasistentzia, esku-hartze sozioedukatiboa, monitore lana…).
- Gizarte Integrazioko Goi-Mailako Graduan moduluak baliozkotzeko bidea ematen du.
- Oposizioetarako zein lan-poltsetarako puntuazioa lortzeko balio du.
Informazio gehiago eta matrikulazioa
Parte hartu nahi duten pertsonek zein informazio gehiago eskuratu nahi dutenek bide hauek dituzte erabilgarri:
- Matrikulazioa: https://labur.eus/jvbgtdo5
- Informazio gehiago: https://arizmendi.eus/ferixalekua/#c-gradua
- Bisita pertsonalizatua eskatzeko: https://labur.eus/meiw3n2j