Surf ikastaroa Deban, GIKAI zikloko ikasleen ikasturte hasiera borobiltzeko

Arizmendi Ikastolako GIKAI heziketa zikloko 1. eta 2. mailako ikasleek modurik osasuntsu eta alaienean eman diote hasiera ikasturte berriari: surf ikastaro bat eginez Debako hondartzan.

Itsasoa eta eguraldia lagun izan genituen egun osoan zehar. IPAR SURF-eko monitoreen gidaritzapean, ikasleek uhinen artean gozatzeko eta elkarrekin talde-harremanak indartzeko aukera bikaina izan zuten. 

Giro ezin hobean ikasleak topera ibili ziren!

Aupa ikasleak eta aupa GIKAI!

GIKAIkoen surf irteera 26'