PISA txostena eta irakurketaren ulermena: elkarrizketa TU Lankiden
Azkenaldian PISA txostenak irakurmenaren inguruan kaleratutako datuek ez gaituzte ustean harrapatu. Hain zuzen ere, irakurketaren ulermenari buruz txostenak dioena ez da sorpresa bat izan guretzat; Arizmendi Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu zein aztertu dugun kezka da.
Gai honen harira, TU Lankide aldizkariak Mireia Muruamendiaraz Ikastolako Zuzendaria elkarrizketatu du. Bertan, egoeraren irakurketa, gure hezkuntza-komunitatearen ikuspegia eta erronka honi erantzuteko egunerokoan ematen ari garen urratsak azaltzen ditu.