Zelanda Berriko ordezkaritza baten bisita ikastola-eredua ezagutzeko

Churchill Fellowship egitasmoaren baitan, Clive Somerville Zelanda Berriko SWIFT erakundeko zuzendariaren bisita jaso dugu. Bisitaren helburua ikastolen antolaketa-ereuda, murgiltze-eredua, Titulartasun Soziala eta eraldaketa pedagogikoa bertatik bertara ezagutzea izan da, maoriar hizkuntzaren (te reo Māori) biziberritze-prozesurako gakoak biltzeko asmoz.

Berarekin izan dira Amaia Antero eta Hur Sarasua lankideak, eta komunitatetik eta herrigintzatik eraikitako euskal hezkuntza-sarea eurentzako oso interesgarria dela eta jarraitu beharreko erreferentzia izango dela azpimarratu du bisitariak.