Ilusioz beteta itzuli gara ikasturte berriari hasiera emateko!
Udako oporraldian indarrak hartu eta izugarri gozatuz, gogoz eta ilusioz ekin diogu ikasturte berriari.
Ikasturte hasierako lehen egun hauetan, bereziki gure ikasle txikienak hartzen dituzten guneetan, familiarizazio prozesu betean gaude. Haurraren erritmoa eta egoera emozionala errespetatzea ezinbestekoa da guretzat; horregatik, hezitzaileok eta familiak eskutik helduta ari gara lanean, etxeko txikienek trantsizio hau goxotasunez eta segurtasunez bizi dezaten.
Familia eta haur batzuentzat etapa berri baten hasiera da, esperientzia erabat berria; beste askorentzat, berriz, lagunekin berriro elkartzeko, ikasteko, esperimentatzeko eta gozatzeko unea.
Prest gaude ikasturte berriak dakarzkigun erronka guztiei gure onenetik erantzuteko.
Egin dezagun bidea elkarrekin!
Jarraian ikasturte hasierak ekarri dizkigun irudi batzuk:
Olarte
Uribarri
Umezaintza
Basabeazpi
Jose Arana
Santa Teresa
Gazteluondo
Arimazubi
Almen








