Harrera gelako eta eguerdietako hezitzaileen taldea osatu dugu
Almen gunean harrera eta zaintza zerbitzua eskaintzen ditugu goiz eta arratsaldetan, eta eguerdian ere, lehen hezkuntzako ikasle asko bertan bazkaltzera gelditzen direnez, hezitzaileak behar izaten ditugu bai jantokian eta bai kanpoko eremuetan.
Urtero, Huezin irakasle ikasketak egiten ari diren gazteak izaten dira ardura hori hartzen dutenak.
Aurtengo taldea jada osatu ahal izan dugu. Gure ikastolako funtzionamenduaren eta ikuspegi pedagogikoaren berri jasotzeko bilera ere izan dute.
Seguru talde eder honek lan bikaina egingo duela gure gazteenen zaintzan!