28. Ferixia ospatu dugu asteburuan
Eguraldi goxoaren laguntzarekin ospatu ahal izan dugu aurte ere Eskoitzako Ferixia. Herri osoan eragiten duen festa da Ferixia. Azoka koloretsu, bizi eta erakargarria izaten da ardatza; aurten ere, goiz erditik aurrera kaleak jendez bete ziren eta gure herrietako produktuak ikusi, dastatu eta erosi ahal izan zituzten; haur eta gazteek 27 txorimalo eraikitzen jardun zuten; puzgarriak eta umeendako tailerrak ere martxan izan genituen. Taloak eta edariak, berriz, indarrak batzeko izan genituen prest; dantzak eta musika herrietako txokoetan eta giro ona airean. Halaxe eman genuen goiza.
Gerora, herri bazkarian elkartu ginen 300 bat lagun eta ondoren egin ahal izan genituen txapel jaurtiketa, Larrain dantza eta erromeria. Nekatuta baina gustura bukatzeko eguna izan zen beste behin.
Tartean azokako errifen zozketa ere egin zen. Hemen zenbaki irabazleak:
1. otarra: 0401 (Ordezkoa:0915)
2. otarra: 2875 (Ordezkoa: 0865)
3. otarra: 2842 (Ordezkoa: 1828)
4. otarra: 0260 (Ordezkoa: 2725)
Eguna antolatzen edo bertan parte hartzen jardun zuten kideei bihotzez eskerrak emanaz bukatuko dugu, eguneko irudiak hemen jarri baino lehenago:
