Euspot 2026: ikastolako hainbat ikasleren lanak  finalisten artean

Argitaratu dituzte EUSPOT lehiaketako finalisten izenak, eta hara non aurkitu ditugun Almeneko eta Gaztelupeko gure ikasleen izenak tartean.
18 urtetiko gorakoen artean bi lan daude. Eta 18tik beherakoen artean, berriz, 8 lan izan dira finalisten zerrendarako aukeratu dituztenak.
Datorren ekainaren 10ean egingo dute sari banaketa. Ikusiko dugu sariren bat gure ikasleendako ote den. Hala izan, edo ez, zorionak, benetan gure neska-mutilei!

Antolatzaileek publikatu duten kartelean markatu ditugu gure ikasleen lanak zein diren. Zorte on denei!!