Almeneko LH2koak Ana Jaka idazlearekin

Aurreko astean Almeneko LH2ko ikasleek solasaldia izan zuten Ana Jaka idazlearekin Aretxabaletako liburutegian.

Anaren liburu batzuk irakurri eta landu dituzte gelan, “Marimatrakak” esaterako, eta orain idazlearekin solasaldi bat izateko aukera izan dute.

Oso gustora egon dira eta ikasleentzat oso aberasgarria da horrelako ekintzak egitea.

Eskerrik asko Aretxabaletako liburutegiari eta baita  Ana Jakari ere!

WhatsApp Image 2026-06-01 at 7.17.12 AM (6)