Almeneko LH 3koak Zumaian

Ikasturte amaierako irteera berezia egin dugu Almeneko LH3ko ikasleok, eta Zumaiara joan gara egun bikain bat pasatzera!

Iritsi bezain laster, Zumaiako Flysch harrigarriak bertatik bertara ikusteko aukera izan dugu, eta ibilbidetxo polit bat egin dugu inguru horretatik. Ondoren, San Telmo ermitaren magalean indarrak berritu ditugu hamaiketako goxo batekin. Handik, zuzenean Itzuruneko hondartzara jaitsi gara: eguraldia lagun, bainu ederra hartu dugu eta hondarretan jolasean ibili gara lagun artean.

Ikasturteari amaiera emateko modu ezinhobea izan da. Ederto pasatu dugu!

WhatsApp Image 2026-05-28 at 9.44.53 PM (1)