“Umezaintza anitza” kulturartekotasun jaialdia ospatu dugu
Umezaintzan herrialde ezberdinetako herritarren kultura eta gastronomia ezagutzeko jaia ospatu dugu. Jaiari hasiera emateko haurrek, “Munduko Loreak” abestiaren ikuskizuna eskaini dute.
Jaian, kultura ezberdinetako familiak parte hartu dute; Marokoarrak, Saharaguiak, Kubatarrak, Irlandesak, Ekuatore Gineakoak… jaki ezberdinak dastatzeko aukera izateaz gain, ipuin kontaketa, gena tailerra, talogintza, txalaparta… izan dituzte.
Arratsalde polita pasatu dugu elkarrekin dantza eta jai giroan ikastolako komunitatea sendotuz eta elkar gehiago ezagutuz.
Mondraberrin argitaratutako albistea, hemen.
