Txotxongiloen festa antolatu dute LH 1eko ikasleek

Azken asteotan, 1. mailako ikasleak buru-belarri aritu dira txotxongiloen munduan murgilduta. Irudimena eta sormena bidelagun hartuta, bakoitzak bere txotxongiloa sortu du, material eta ideia ezberdinak erabiliz pertsonaia berezi eta dibertigarriak bizia hartzeko.

Behin txotxongiloak prest zituztela, taldeka elkartu eta antzerki txikiak prestatzen hasi ziren. Horretarako, istorioak asmatu, gidoiak sortu eta pertsonaien arteko elkarrizketak landu dituzte. Entsegu askoren ondoren, ikuskizun zoragarria eskaini zuten gelakide eta irakasleen aurrean, festa giro eder batean.

Giro ezin hobean ospatutako festa honetan ederki pasatu dute eta egindako lan guztiari amaiera bikaina emateko modu paregabea izan da.

Zorionak 1. mailako ikasle guztiei egindako lan bikainagatik!

  • Arimazubiko irudiak:
8fdc4213-245c-4276-959e-8db50fe68313
  • Santa Teresako irudiak:
20260521_154103
  • Gazteluondoko irudiak:
d5ae0bb4-af3f-4237-8bf5-4569030dcd66
  • Almeneko irudiak:
WhatsApp Image 2026-05-15 at 5.38.49 PM (4)