Euskararen Jaialdia ospatu dugu Arimazubiko Euskara Batzordeak antolatuta

Urtero legez, Euskararen Jaia ospatu dugu Arimazubin. Laugarren edizioa izan duen jai honek,  Euskara Batzordeko kideek ikasturte guztian zehar egindako lan izugarria du atzetik.  Euskararekiko atxikimendua sendotzea eta gure hizkuntzarekin bizipen atsegin eta positiboak bizitzea helburu izanik, giro paregabean pasatu genuen ostiral arratsaldea.  

15:30etatik 16:30etara, herri kirolak, karaokea, marrazki tailerra, aurpegi margoketa, dantza txokoa, bingo musikatua eta oreka jolasak izan genituen. Jarraian, Arimazubiko Gurasoen Euskara Batzordeak antolatuta, helduen eta umeen arteko jolasak izan genituen. Ederto ibili ginen irakasle zein gurasoak umeekin batera jolasean. Tarteka, beroari aurre egiteko, bustitzeko eta freskatzeko aukera ere izan genuen. Amaitzeko, arratsaldea borobiltze aldera, txokolate irabiatu freskagarria izan genuen gozagarri.

Gure eskerrik beroenak Arimazubiko Euskara Batzordeko kideei eta bertaratutako familia guztiei!

IMG_5426