Jose Arana eta Basabeazpiko 5 urteko haurrak Galartzan

Aurreko astean Galartzan egon ginen Basabeazpiko eta Jose Aranako haurrak elkarrekin. 5 urteko gelakoak Galartzara joan ginen eta gure artean gehiago ezagutzeko aukera izan genuen. Gaba bat bertan igaro genuen gainera, eta jolas eta ekintza pila bat egin genituen.

Ikastolan garrantzi handia ematen diogu familiarizazioari, eta datorren ikasturtean Almenen elkartuko direnez, familiarizazio prozesu horretan laguntzeko ere balio dute horrelako ekintzek.

Horrela, Almenera etorri orduko beraien artean ezagutuko dira, eta beste ekintza batzurekin  batera lagungarriak izango dira haurren familiarizazioa prozesuan.

Aurrerago Almen ezagutzera ere joango gara, eta bertan tarte gozagarri bat pasatuko dugu opor aurretik. Guzti honekin haurra oporretan lasaiago joatea bilatzen dugu.

Ederto pasatu dugu Galartzan!

Basabeazpi eta Jose Aranakoak Galartzan 2026