Brasilgo bisita bat Arimazubin, esperientzia kooperatiboa ezagutzeko helburuz

Rio de Janeiro estatuko Maricá hiriko ordezkari batzuk etorri dira gurera. Bertan ekosistema kooperatibo bat garatzen ari dira eta gure Bailarako esperientzia kooperatiboa gertutik ezagutzera etorri dira. Arizmendi Ikastola ere bisitatu dute gure esperientzia eta jarduna hobeto ezagutzeko. Interes handia erakutsi dute eta gure funtzionamenduaz gain, hezkuntza ereduan emandako aurrerapausuak  azaldu dizkiegu. Plazer bat izan da zuekin esperientziak partekatzea.

Eskerrik asko zuen bisitarengatik!