“Nor naiz ni, zu?” PROIari amaiera emateko erakusketa antolatu dute 6.mailakoek
Arimazubiko eta Almeneko LH 6.mailakoek “NOR NAIZ NI, ZU?” PROIa landu dute. Proiektu honetan, emozioen inguruko lanketa egin ditute ikasleek. Helburua sentitzen dituzten emozioak izendatzea eta identifikatzea izan da, eta ondorioz, norbere burua hobeto ezagutzea izan da.
Hilabetean zehar landutakoari amaiera emateko azken produktua maskara baten sorkuntza izan da. Pasa den astean familientzako maskaren erakusketa egin zuten, eta honez gain, ikasle bakoitzak sortutako azalpen testu eta melodiez gozatzeko aukera ere izan dute bertaratutakoek.
Lan bikaina!
Almeneko irudiak:
Arimazubiko irudiak:

