Arizmendi Ikastolako ikasleak protagonista AEDren 39. Literatura Lehiaketan: sariak jaso eta banatu ditugu!
Maiatzaren 13an ospatu zen AED elkarteak antolatutako 39. Arrasate Literatura Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia Kulturaten, eta bertan izan ginen Arizmendi Ikastolako komunitateko ordezkariok. Pozgarria izan da gure hainbat ikasle sarituak izatea eta hainbat irakasle epaimahaikide gisa aritu izana.
Aurten ere parte-hartze handia eta maila bikaina izan da genero literario desberdinetan: narrazioa, bertsogintza, poesia, komikia… Horrelako ekimenek gure ikasleen sormena, literatur zaletasuna eta euskararekiko konpromisoa sendotzen dute. Hurrengo hauek izan dira gure ikasle sarituak:
Almen guneko: Kerman Petralanda (Batxi2), Nora Roldan (Batxi2), Atxart Busturia (Batxi2), Nora Eguia (DBH1), June Arrese (DBH1) eta Itoitz Herrera (LH6)
Arimazubi guneko: Maria Barrutia (LH6) eta Maia Zaitegi (LH6)
Gazteluondo guneko: Alaia Rodriguez (DBH2) eta June Leibar (DBH2)
Gaztelupe guneko: Miren Ugarte (DBH4) eta Abdul Haseeb (DBH4)
Zorionak sarituei! Eta baita parte-hartzaile guztiei ere!
Eskerrik beroenak ere, AED elkarteari, 39. urtez jarraian, literatura eta euskara sustatzen jarraitzeagatik!