LH5eko ikasleek BIZI egunak izan dituzte
LH5eko ikasleek 112 izeneko BIZI egunak izan dituzte. Lehen sorospenen inguruko lanketak egiteko egunak izan dira. Larrialdi egoeretan nola jokatu ikasi dute, zer egin behar den kasu bakoitzean, eta lanketa desberdinak egin dituzte. Horretarako, Ferixalekuko osasun larrialdietako zikloko irakasleen bisita ere izan dute ikastolan eta hauek larrialdi kasuetan baliagarriak izan daitezkeen hainbat teknika eta maniobra erakutsi dizkiote ikasleei. Horrekin guztiarekin, larrialdi egoeratan baliagarria izan daitekeen gida osatu dute. Arrasaten, ikasitakoa sozializatzeko asmoz, Arimazubiko gelatan zein Gazteluondoko GURA egitasmoko gelatan azaldu dute gidan jasotakoa eta gela bakoitzean kopia bana utzi dute.
Bizitza errealerako oso baliagarriak izango zaizkien bizipenak izan dituzte.
Eskerrik egun hauetan zuen ekarpena egin duzuen guztioi!
Almeneko irudiak:
Arimazubiko irudiak:

