Eskoritzako aiton-amonen biografia leihaketan, sariak jaso dituzte Lh6ko gure ikasleek
Eskoriatzan “Ezagutuz ulertu, eta ulertuz maitatu” ekimena jarri dute martxan aurten ere liburuaren egunaren bueltan. Ekimen honetan gure ikasleek beraien aiton-amonen biografiak jaso behar izaten dituzte, idazlan gisa. Pasa den astean sari banaketa egin zutenean jakin genuen irabazle eta aipamendunen artean badaudela gure zenbait ikasle.
Tartean, Malen Ortiz Landa eta Itoitz Herrera Etxebarriarteun ikasleek, esate baterako saria jaso ahal izan zuten, eta beraiek idatzitako biografiak irakurri ahal izan zituzten publikoaren aurrean. Momentu hunkigarria, zalantzarik gabe. Josu Intxausti, Aitor Villar, Uhara Sarasua, Haizea Azkarate eta Unai Galarragak ere jaso zituzten aipamenak. Zorionak guzti-guztiei, eta segi goxo idazten!!
Hemen, nola jaso duen berria Goienak.