Bailarako ikastoletako DBH1ekoak, Euskal giroan jolasean
Gure bailaran hainbat Ikastola gaude, eta oso gustuko dugu elkarrekin harremanetan egotea. Azken finean helburu asko eta ikuskera jakin bat partekatzen baititugu, eta nola ez, denok osatzen baitugu Euskal Herriko Ikastolen sarea.
Urtero aprobetxatzen dugun aukeretako bat “Euskal giroan jolasean” ekimena izaten da. Bertan, Ikastola ezberdinetako DBh1eko ikasleek hartzen dute parte. Lehenengo, bakoitzak bere ikastolan formazio txiki bat jasotzen du egin beharko dituzten kirolen ingurukoa. Gurean, Gazteluondo eta Almeneko DBH1eko ikasleek izan zuten horretarako aukera.
Eta, gero, elkarrekin jarduteko eguna etortzen da. Aurten, Oñatin elkartu dira hainbat talde. Begirale lanetan izan dituzte, irakasleekin batera, batxilergoko monitoretza titulua ateratzen ari diren ikasleak. Eguraldi ederra lagun, ederto aritu ziren proposaturiko diziplinatan. Baita gozatu ederra hartu ere. Etxera neka-neka eginda bueltatzeko beste!!
Hemen, bai aurreko formazioetako eta bai Oñatiko eguneko irudiak:
