Juanito Akizu, Almeneko bertso-eskolako sortzailea, joan zaigu
Egunotan izan dugu Juanito Akizuren heriotzaren berri.
Juanito ,1974an Almeneko bertso-eskolako sortzaileetako bat izan zen, Xanti Iparragirre eta Patxi Goikolearekin batera.
Beraien lanak bertsogintzaren transmisioan izan duen garrantzia ikaragarria da. Izan zirelako omen garela esaten da. Kasu honetan, esaldi horrek, bere esanahi osoa hartzen du bete-betean.
Orain, gure esku geratzen da esaldiaren bigarren zatiari ere zentzua ematea: garelako izan daitezen.
Bien bitartean, Juanito moduko ekintzaileei gure eskerrik beroena ematea dagokigu, bihotz-bihotzetik.
Lurrak goxo hartu zaitzala, Juanito!