Hardwarea hurbiletik ezagutzen: Almeneko eta Ferixalekuko ikasleak lankidetzan

Joan den ostiralean, ikaskuntza praktikoak hartu zuen protagonismoa gurean. Izan ere, Almeneko DBH 4ko Digitalizazio arloko ikasleek saio berezi eta trebatzailea izan zuten Ferixalekuko Mikroinformatika heziketa zikloko kideen eskutik.

Tailerraren ardatza hardwarearen muntaketa eta desmuntaia izan zen. Ikasleek aukera izan zuten ordenagailu eramangarrien zein dorre klasikoen barruko sekretuak ezagutzeko. Teoria alde batera utzita, osagaiak bertatik bertara ikusi, ukitu eta manipulatu ahal izan zituzten.

Saio honen bitartez, Ferixalekuko ikasleek irakasle lanetan aritzeko aukera izan zuten, euren ezagutza teknikoak partekatuz, eta Almenekoek gogo handiz jaso zuten informazio guztia.

Esperientzia oso aberasgarria izan da. Bi guneetako ikasleak oso gustura ibili ziren lanean, elkarrekin ikasten eta teknologiaren munduan sakontzen.

Gure ikasleen arteko zubiak eraikitzen jarraitzen dugu!

Mikroinformatikakoen tailerra Almeneko DBH 4koei