Stockbrot: Alemaniako tradizioa Almeneko basoan LH1ekoekin
“Gaurko “Naturan Hezten“ saioa berezia eta oso gozoa izan da Almenen. LH1eko ikasleek gure basoan Alemaniako ohitura polit bat ezagutzeko aukera izan dute: Stockbrot-ak egiten aritu dira “Sua” elkargunean.
Almenen Alemaniatik etorritako familia bat daukagu, eta haien eskutik iritsi zaigu proposamen zoragarri hau. Gurasoek euren herrialdeko tradizio hau partekatu dute gurekin, eta ikasleek basoan sukaldatzen ikasi dute, beste errealitate eta ohitura batzuk hurbiletik ezagutu dituzte eta Stockbrot-ak (makila baten inguruan bildutako ogia) suaren berotasunean prestatu eta dastatu dituzte.
Goiz mundiala izan da! Beste herrialdeetako zaporeak eta bizipenak gure basora ekartzea esperientzia ahaztezina izan da guztiontzat.
Eskerrik asko bihotzez hau posible egin duzuen gurasoei! Zuek gabe ez litzateke posible izango gure basoa hain modu berezian bizitzea.
