4.mailako ikasleak Udal Bibliotekan bisitan

Arimazubi eta Gazteluondoko 4. mailako ikasleak Arrasateko Udal Liburutegian izan ziren bisitan, “Biblioteka edonon” ekimenaren baitan. Bertan, liburutegi prototipo mugikor bat nola sortu ikasi zuten, eta liburutegiko ganbaran liburutegi mugikor propioa prestatu zuten: tipiak sortuz, eraikuntzako blokeak erabiliz eta liburuak espazio osoan zehar sakabanatuz. Jarduera amaitzeko, tipi baten eskulana egin zuten.

Horrez gain, liburutegia hobeto ezagutzeko aukera izan zuten eta bertako liburuez gozatzeko tartea ere hartu zuten. Irakurzaletasuna sustatzeko eta literaturara gerturatzeko aukera paregabea izan da!

Gazteluondoko ikasleen irudiak:

IMG_4920

Arimazubiko ikasleen irudiak:

20260129_094818