Ikasleek antolatutako jolasak Arimazubin, adinen arteko harremanak eta jarduera fisikoa sustatzeko.  

Aurreko ikasturteko ohiturarekin jarraituz, jolas orduetan ikasleek antolatutako jolasen zikloekin hasi gara aurten ere. Ikasle batzordetik abiatuta, jolas orduetan maila ezberdinetako ikasleak elkartu eta elkarrekin jolasteko aukera proposatu zuten ordezkariek. 6. mailako ikasle ordezkariez gain, boluntario ugari batu ziren ekimenaren antolaketara eta azken asteotan burubelarri aritu dira jolasen antolaketan.

Horrela, astelehenero, adin anitzetako ikasleak taldetan elkartu eta dinamika gidatuetan parte hartzen dute. Jolasek elkarlana, errespetua eta adin ezberdinetako ikasleen arteko harremana sustatzea dute helburu. Lehenengo saioa arrakastatsua izan da, eta parte-hartzaileek zein antolatzaileek balorazio positiboa egin dute. 

Mila esker antolaketan aritu zareten guztioi!