DBH 1.mailako ikasleak Eureka! Zientzia Museoan
Azaroaren 19an, asteazkenean, DBH 1. mailako ikasleek Donostiako Eureka! Zientzia Museoa bisitatu zuten. Jardunaldiaren lehen zatian, museoko hainbat espaziotan bisita gidatua egin zuten, eta ondoren planetarioa ikustera sartu ziren.
Irteerak aukera paregabea eskaini zien ikasleei une honetan lantzen ari diren proiektuko edukiak berrikusteko, baita ikasitakoa beste testuinguru batean aplikatuta ikusteko ere.
