“Herri txiki, altxor handi” PROIaren baitan, Arimazubikoak kaqchikel eta k’iche hizkuntzak ezagutzen
Arimazubiko 5.mailako ikasleak “Herri txiki, altxor handi” PROIa lantzen ari dira. Munduan hizkuntza asko daudela eta horietako asko arriskuan daudela ohartzeko helburuarekin, hizkuntza nagusi eta gutxituen arteko desberdintasunak landu dituzte.
Helburu honen baitan, gure lankide den Iñaki Gonzalez eta guneko guraso den Adrian Chom Ikastolara etorri ziren kaqchikel eta k’iche hizkuntza eta kulturarei buruz dakitena gurekin partekatzera. Bere ekarpenari esker, beste kultura eta hizkuntza batzueekin konektatzeko aukera izan dute ikasleek.
Eskerrik asko Iñaki eta Adrian, zuen esperientziak gurekin partekatzeagatik!
