Gaztelupeko bazarakideekin egon dira Bretañako Diwan-eko ikasleak
Bretañako Vannes-eko diwan-eko (eskolako) ikasleak Bilbora etorri dira, eta horren harira, Euskal Herria hobeto ezagutzeko Gaztelupeko Bazarako kideekin eguna pasatu dute, bi herrialdeen nazio izaera elkarbanatuz. Ekintza ugari antolatu dira: euskararen eta bretoieraren aurkezpenak, euskal herri kirolak, ginkana, dantzak eta luntx-a, besteak beste. Jardunaldi honen bidez, Bretainiaren eta Euskal Herriaren arteko kultur loturak sendotzea eta elkar ezagutza sustatzea izan dira helburu nagusiak.
Bidaia on! Ederki pasatu dugu eguna!
