Bazarakoak martxan Almenen
Batxilergoan osatu da aurten ere Bazara ekimenean parte hartu nahi duten ikasleen taldea. Almenen euskararen inguruko hausnarketa eta ekimenak bultzatzea izango da beraien egiteko. Eta hasi dira martxan, bai horixe! “Nor?” lehiaketa sortu dute eta Euskararen egunerako ekitaldiak antolatzen ere hasi dira.
