Ezkurtxo eguna ospatu genuen Apotzan
Aurreko larunbatean Ezkurtxo eguna ospatu genuen Apotzan. Giro ezin hobean ospatu genuen, eguraldi zoragarria tarteko bertan bildu ginenok jolas desberdinetan aritzeko aukera izan genuen.
Eguna hasteko Ezkurtxoren bisita izan genuen, eta ondoren talde desberdinetan banatuta goitibeheretan, ipuin kontaketan, txalaparta jotzen, jolas desberdinetan eta abar parte hartzeko aukera izan genuen.
Amaitzeko denok batera mokadutxo bat jan genuen eta etorri bezala autobusez jeitsi ginen Eskoriatzara.
Goiz borobila gelditu zen eta asko disfrutatu genuen bertaratutakook!
Hurrengo urte arte Ezkurtxo!
