Garabidekoen bisita Almenen
Garabidekoen bisita izan dugu Almenen. Herrialde askotako pertsonak izan ditugu taldean, eta egoera desberdinetan dauden hizkuntza desberdinen hiztunak izanik honen inguruan hausnartzeko aukera izan dugu.
Beraiek gure Ikastolako errealitatea ezagutzeko parada izateaz gain, gure hezkuntza eredua ezagutu eta euskararekin izan dugun esperientzia partekatzeko aukera izan dute.
Gunea bistatu ostean ostean, arratsaldea LH4ko ikasleekin pasatu dute. Eta DENOK BAT! PROIarekin lotura eginez, elkarri dantza desberdinak erakusteko, bakoitzaren kultura azaltzeko, ohitura desberdinak kontatzeko eta elkarrekin jarduteko aukera izan dute.
Benetan aberasgarria izan da guztiontzat eta oso pozik amaitu dugu eguna denok elkarrekin!
