Psikomotrizitatearen inguruko saioarekin eta ordutegi berriarekin ekingo dio Magala espazioak ikasturte berriari
Urriaren 30ean, osteguna, egingo da ikasturteko lehenengo saioa Uribarri gunean kokatuta dagoen Magala espazio pedagogikoan. Familien eskaerari erantzunez, Psikomotrizitatea izango da jorratuko den gaia. Zer da psikomotrizitatea? Zergatik da garrantzitsua? Nola lantzen da? Zein da helduaren rola? Zein onura ditu?
Gaia: Psikomotrizitatea
Eguna: Urriak 30, osteguna
Ordua: 17:30ean
Hizlariak: Ane Otxandiano eta Agurtzane Mujika (psikomotrizistak)
Saioa euskaraz izango da eta bertan parte hartzeko, ahal izan ezkero, hurrengo estekan izena ematea eskatzen da: https://labur.eus/uf7m8gvj
Magala espazioa familientzako espazio pedagogiko bat da, estalia eta 0-2 adin tarterako egokiak diren material eta baliabideez hornitutakoa. Familientzako formazio, hitzaldi, tailer, akonpainamendu zein aholkularitza eskaintzen da bertan. Pasa den ikasturtean estreinatu zen eta astelehenetik ostiralera dago irekita. Bigarren ikasturte honetan, familiek hala eskatuta, ordutegia luzatu da, eta 9:00etatik 16:30era bitartean eskainiko da zerbitzua.
Arizmendiko komunitateari zuzenduta egoteaz gain, Leintz Bailarako herritarrentzat ere dago zabalik.
Zatoz Magala espazioa ezagutzera!