San Migelak Atxabaltan 2025
Atxabaltako Sanmigeletan bete-betean egon gara Almenekoak asteburu honetan. Kantu-afarian elkartzetik hasi ginen eta gero GURA eta IZENeko postuak jarri genituen larunbatean; postu txukun eta erakargarriak jarri ere. Jaki goxoak izan geniten bertan salgai; mimoz prestatutakoak. Errifen salmenta, gaztaiaren pisua asmatzeko erronka, Oier Aranegi ikaslearen kontzertua… Bizi-bizi izan genituen postuak goiz osoan zehar. Jende askoren bisita izan genuen, eta guk gustura hartu genituen denak.
Herriko dendarien produktuekin egindako otarren zozketan, hauek izan ziren zenbaki irabazleak: 283 eta 476
Gaztaiaren benetako pisua, berriz, 1002 gramokoa zela ere esan dezakegu.
Bide batez, aprobetxatu nahi dugu herriko dendariei eskerrak emateko beraien ekarpenengatik. Eta beraiek esandakoari oihartzuna emateko aprobetxatuko dugu leku hau: Erosi herrietako dendetan!! Gure kaleetako bizitza bertan baitago!!
