Alaitz Gabilondo dentistaren bisita izan dugu Arimazubin

Pasa den astean, Arimazubiko 1. ziklokoek Alaitz Gabilondo dentistaren bisita izan genuen. Txantxarra zer dan azaldu zigun eta nola ekiditu dezakegun. Bestalde hortzak nola zaindu eta garbitu ere kontatu zigun. Bukatzeko jolas bat egin genuen hamaiketakorako ekartzen ditugun elikagaiak hortzetarako kaltegarriak edo onuragarriak diren bereizteko. Gainera oparitxo bat ekarri zigun eta asko gustatu zitzaigun. Oso gustura egon ginen berarekin eta izugarri ikasi genuen. 

Eskerrik asko Alaitz!