‘Arrasate Palestinarekin’ kanpaina abiatu dute Gaztelupeko DBH 3 ko ikasleek

DBH3ko ikasleak ‘Ta zer ez da berdin’ PROI-an murgilduta daude. Azken produktua, gure herriaren ongizatea bultzatzeko kanpaina bat sortzea izan da eta Gaztelupeko ikasleek “Arrasate Palestinarekin” kanpaina antolatu dute bertako herritarrei laguntzeko. Kanpaina honen barruan egitasmo ezberdinak garatuko dituzte aste honetan: 

  • Jendea sentsibilizatzeko eta arazoa hobeto ulertzeko argazki erakusketa bat egingo dute herrian zehar. 
  • Arazoa salatzeko, pankartak kokatuko dituzte eta QR ezberdinak kokatuko dituzte herrian zehar eta bertako mezua egoera salatzen dituen irudi zein datuak izango dira. 
  • Beste aldetik, egoera honi laguntzen dabiltzan beste eragileen inguruan berri emateko kartel ezberdinak ere herrian zehar kokatuko dituzte. 
  • Arazo honi aurre egiteko ekintza solidarioa ere antolatuko dute. Janari bilketa hau azaroaren 21ean Arrasateko puntu ezberdinetan kokatuko da. 
  • Ikastoletako gune ezberdinetan ere egingo da janari bilketa aste osoan zehar. Horretarako, bertako ikasleei Palestindarren egoeraren aurrean sentsibilizatzeko, egoera salatzeko eta ekintza solidarioan parte hartzeko aurkezpenak egingo dizkie. Lortutako elikagaiak Zaporeak elkarteari bidaliko dizkie beraiek Lesbosera bidaltzeko.

Animatu eta egin ekarpena janari bilketan!

Jarraian Goiena eta Mondraberrin argitaratutako albisteak.