2627 Elikagai Bilketa kanpainan parte hartuko dugu

Datorren azaroak 13-14an, gure herrietako supermerkatuetan udazkeneko janari bilketa egingo da Elikagai Bankua hornitzeko.
Ikastolan ere kanpaina horretan parte hartu ahal izango dugu. Gune guztietan, azaroak 16-20ko astean kaxak kokatuko ditugu horretarako.
Zer ekarri daitekeen? Ohiko elikagai iraunkorrak (pasta, arroza, lekaleak, latatako janaria, olioa, esnea), eta haurrentzako janari eta higienerako produktuak, (pardelak, konpresak…).
Animatu eta parte hartu!