Almenekoak Fagor Automation eta Emunen Emakume Zientzialarien egunaren baitan
Emakume zientzialarien egunaren harira, aukera aprobetxatu genuen DBH3ko neskek Fagor Automation bisitatzeko eta mutilek maskulilitate ereduen inguruko hausnarketa saio baten parte hartzeko.
Egun interesgarria izan zen. Alde batetik, Automationen hainbat emakumeren ibilbide zientifiko eta teknikoa ezagutu zuten neske; aurrez aurre ikusi ahal izan zuten emakumeek badugula gure lekua mundu teknologikoan. Bestetik, mutilek, Emunetik etorritako bi kiderekin egin ahal izan zuten maskulinitate ereduen inguruko tailerra.
Azken finean, mundua orekatuagoa izan dadin, eta bertan denok gure lekua hartzen jakin dezagun, gure rolak eta jokabideak aztertu eta horien zergatiak ezagutzea oso inportantea delako.
Mila esker, ekimen hauek antolatzen eta bertan parte hartzen aritu zaren guztioi.
Hemen eguneko irudiak:
