Bizi egunak: Euskaraz umorea egiten Almeneko DBH 1-2koak
Pasa den astean aritu ziren Almeneko DBH 1 eta 2ko ikasleak Bizi egunetan; “Hau ez da broma; hau serioa da” izenpean jardun zuten, umorea zer den, zein esparrutan agertu edo garatu daitekeen…
Horren inguruan lanean aritu eta gero, antzezlanekin gozatu eta gurasoei eskaintzako jokoak prestatzeari ekin zioten ikasleek.
Almenera gerturatu ziren gurasoek gustora jardun zuten ikasleek prestatu eta antolatutako jokoekin, barre algara batzuk entzun ahal izan ziren IDZn elkartu ziren gurasoen artean. Azken finean euskaraz umorea egitea ere posible delako.
