20. urteurreneko lema eta logo lehiaketaren irabazleak
2023-24 ikasturtea, Arizmendi Ikastolaren 20. ikasturtea da. Arizmendi sortu genuen Ikastola ezberdinon ibilbidea luzeagoa izan arren, duela 20 urte bat egin genuenetik emankorra izan da profesional, guraso, ikasle, kolaboratzaile eta herri eragile desberdinok batera egin dugun bidea. Urteurren honen baitan, Ikastolako komunitateko kide guztiontzat zabalik egon den lema eta logo lehiaketa abiatu genuen urtearen amaieran, ikasturte honetan erabiliko ditugun euskarri komunikatibo desberdinetan erabiltzeko. Bada, lehiaketaren parte-hartzea itzela izan da; ia 500 lan jaso ditugu guztira!
Hauek izan dira irabazleak:
LOGOAK:
- Hodei Ramos (LH 5, Arimazubi) – Saria: Arrasateko Elkar liburudendan 50 €-ko bonoa.
- Irati Crespo (DBH 3, Almen) – Saria: 4 pertsonentzako afaria Sara jatetxean.
LEMAK:
- Eider Elorza (DBH 2, Gazteluondo) – Lema: “HOGEI GEHIO”. Saria: Arrasateko Elkar liburudendan 50 €-ko bonoa.
- Agate Agirre (Praktiketako profesionala, Arimazubi) – Lema: “20 urtez elkar eraikitzen”. Saria: 4 pertsonentzako afaria Sara jatetxean.
Txalo zaparrada bat irabazleei!
Lerro hauen bitartez eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu lehiketan parte hartu duzuen guztioi! Denon artean egiten dugu Ikastola! Irudiak.