C Gradu berria eskeiniko dugu Ferixalekuan, sektore soziosanitarioko lan-aukerak eta prestakuntza indartzeko

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako eskaintzan beste urrats bat eman dugu: Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen autonomia akuilatzea eta gizarte hezkuntzako esku-hartzea C Gradua abian jarri dugu Ferixalekuan. Zaintza fisikoaz harago, pertsonen adimena zein autonomia entrenatzen dituzten profesionalak heztea da helburua, gaur egungo sektore soziosanitarioaren eskaerei erantzuteko. Ezaugarri nagusiak: Abantailak eta irteerak: Informazio gehiago eta matrikulazioa Parte hartu…

Read More

Surf ikastaroa Deban, GIKAI zikloko ikasleen ikasturte hasiera borobiltzeko

Arizmendi Ikastolako GIKAI heziketa zikloko 1. eta 2. mailako ikasleek modurik osasuntsu eta alaienean eman diote hasiera ikasturte berriari: surf ikastaro bat eginez Debako hondartzan. Itsasoa eta eguraldia lagun izan genituen egun osoan zehar. IPAR SURF-eko monitoreen gidaritzapean, ikasleek uhinen artean gozatzeko eta elkarrekin talde-harremanak indartzeko aukera bikaina izan zuten.  Giro ezin hobean ikasleak topera…

Read More

Bideo berria PRO egitasmoan: Gure ikasle ohiak, lan-munduan bide propioa urratzen

Gazteak bizitzarako zein lan-mundurako prestatzea eta euren etorkizun profesionala eraikitzeko tresnak ematea da Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketaren zutabe nagusia. Eredu honen balioa eta lortutako emaitzak agerian uzteko, ikus-entzunezko bideo berri bat argitaratu dugu: “Ikasle ohiak lan-munduan”. Bideo honetan, gaur egun lan-munduan murgilduta dauden zazpi ikasle ohiren testigantza erreal eta gertukoak bildu ditugu: Harrison, Alba, Beñat,…

Read More

Gure Lanbide Heziketan prestatutako talentua bertako kooperatibetan errotzen da

MONDRAGON Lanbide Heziketa osatzen dugun Lanbide Heziketako ikastetxeetan (tartean Arizmendi Ikastola) trebatutako ikasleek lotura estua eta zuzena dute eskualdeko enpresa eta kooperatibekin. Elkarlan honi esker, gure gela eta tailerretan garatutako talentua bertan geratzen da, inguruko ehun sozioekonomikoa indartuz eta gazteei kalitatezko lan-aukerak eskainiz. Lanbide Heziketaren eta kooperatiben arteko sinergia ezinbesteko zutabea da gure eskualdean. TUlankidek…

Read More

C Gradu berria aurkezteko Ate Irekien Jardunaldia egingo dugu bihar Ferixalekuan

Bihar, maiatzak 27, arratsaldeko 17:30etan, C Gradu berria aurkezteko Ate Irekien Jardunaldia egingo dugu Arrasateko Ferixaleku gunean. Autonomian eta mendekotasunean aditu bihurtzeko aukera berri honen xehetasun guztiak ezagutzera gonbidatzen interesa duen edonor. Gaur egun, sektore soziosanitarioak profil oso zehatzak bilatzen ditu: gorputza zaintzeaz gain, erabiltzaileen adimena eta autonomia ere entrenatzen dituzten profesionalak. Horregatik, Arizmendi Ikastolan…

Read More

Mila esker “Birziklanet-Sahara, bidaia baten kontakizuna” ekitaldian gurekin izateagatik!

Joan den astean, maiatzaren 12an, arratsalde berezia eta hunkigarria bizi izan genuen Arrasateko Kulturateko areto nagusian. Gure Lanbide Heziketako ikasleek berregokitutako ordenagailuak Saharara nola iritsi diren eta proiektuak hango lehen hezkuntzan nola eragin duen azaldu genuen, bertatik bertara bizitako esperientziak partekatuz. Arizmendi Ikastolatik bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuegu gurekin batera elkartasun-bidaia honen xehetasunak ezagutzera hurbildu…

Read More

DBH 4ko eta GIKAI heziketa zikloko ikasleak elkarrekin lanean: kirola eta ikaskuntza Ferixalekuan

Azken bi asteotan, Gaztelupeko DBH 4ko ikasleak Ferixalekuan izan ditugu bisitan, eta bertan oso elkarlan aberasgarria loratu da. GIKAIko (Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza) 2. mailako ikasleek Spinning saioak eta indar-zirkuitu bereziak diseinatu eta gidatu dituzte haientzat. Saio hauetan ez da ezer falta izan: izerdia, esfortsu itzela, erronka berriak eta kirola egiteko modu desberdinak ezagutzeko…

Read More

Osasun Larrialdietako ikasleak Gurutze Gorriaren materiala eta anbulantziak gertutik ezagutzen

Pasa den astean, Osasun Larrialdietako 1. mailako ikasleokin San Prudentzioko Gurutze Gorriaren egoitza bisitatzeko aukera bikaina izan genuen. Bertan, erakundearen funtzionamenduari buruzko hitzaldi interesgarri bat jaso ondoren, lanean erabiltzen dituzten anbulantziak, tresnak eta materialak gertutik ezagutu genituen. Gainera, ikasitakoa praktikan jartzeko tarte bat ere izan genuen, gure formakuntzarako oso aberasgarria izan dena. Mila esker bertako…

Read More

Lanbide Heziketan aurrematrikulatzeko azken egunak: Aurkitu zure bidea Arizmendi Ikastolan!

Gogoratu maiatzaren 22an, ostirala, amaituko dela Lanbide Heziketako zikloetan izena emateko aurrematrikula epea. Arizmendi Ikastolan ikasle bakoitzak bere bidea aurkitzea dugu helburu, eta horretarako, lan-merkatuaren beharretara egokitutako maila desberdinetako eskaintza zabala eta berritasun indartsuak ditugu aukeran, Arrasateko Ferixaleku zein Zaldibar guneetan: Berritasun garrantzitsuak aurten! Ikasturte honetan, gainera, gure eskaintza gehiago indartu dugu lan-merkatuaren eskaera berriei…

Read More

Aurrematrikula zabalik da MONDRAGON Lanbide Heziketan

1000 ikasletik gorak egiten dute MONDRAGON taldean Lanbide Heziketa osatzen duten zentroen aldeko hautua. Mondragon Goi Eskola Politeknikoak  (Arrasate),  Arizmendi Ikastolak (Arrasate), Oñati Gestio Heziketak (Oñati),  Lea Artibai Ikastetxeak (Markina-Xemein) eta Politeknika Txorierrik (Derio) osatzen dugu MONDRAGON Lanbide Heziketa taldea. 30 titulazio ekaintzen ditugu guztira, enplegagarritasun handieneko esparruetan; industria, energia, osasuna, telekomunikazioa, finantza, marketina, informatika, kirola edo elikaduraren…

Read More