GUNEAK

Basabeazpi

Aretxabaleta

Aretxabaleta herrian kokatuta eta sustraituta dagoen gunea gara.  2 eta 6 urte bitarteko haurrek komunitatea biziz, ezagutuz eta eraldatzen gozatzeko testuinguru paregabean. Ikastolako espazio aberatsak, familiak, herriko toki zein pertsonak eta naturak bat egiten duten proiektu pedagogiko sendoan.

Lan taldea,  herrikoak diren pertsona egonkor, euskaltzale eta ekintzaileez dago osatua, familia, haur zein herriko beste eragile guztiekin harreman pertsonala duena.

BASABEAZPI-Inaki Gonzalez

GUNEKO ARDURADUNA Iñaki Gonzalez

Zatoz Ikastola ezagutzera!

Jarri gurekin harremanetan Arizmendi Ikastolako guneak ezagutzeko. Bisita pertsonalizatuak eskaintzen ditugu familia, erakunde, enpresa, ikastetxe edo Ikastolentzat.

Eskaintza eta zerbitzuak

Grupo 880 b

Jantokia

jantokiaa-basabeazpi-2
jantokiaa-basabeazpi-1

Arizmendi ikastolan, menu orekatua eta barietatea eskaintzen da jangela zerbitzuan, gure ikasleen osasuna eta heziketan ardatz garrantzitsua baita elikadura osasuntsua izatea. Elikaduraz gain, garrantzia berezia ematen diogu bazkalordu atsegin bat izateari; horretarako, hezitzaile eta profesionalen gertutasuna eta konfiantza eta zaintzan oinarritzen gara.

0-egutegi eskolarra eta laborala

Egutegiak

Egutegi eskolarra

Egutegi laborala

Grupo 883 b

Hezkuntza ez-formala

Arizmendi Ikastolan, Hezkuntza Ez Formala proiektua Hezkuntza proiektuko ardatz bat da. Helburua, ikasleen bizipenak eta ezagutzak aberasten laguntzea izango da testuinguru desberdinetan, espazio anitzak erabiliz, ekintza desberdinak esperimentatzeko aukerak eskainiz eta bide batez gustuko gauzak identifikatuz.

0-logopedia

Logopedia

ERDU eta GURA egitasmoetan, eremu eskolarrean ikasleen logopedia  beharrei erantzuteko saio askotarikoak eskaintzen ditugu talde txikietan, eskola orduetan eta Ikastolan bertan.

Arrasateko Logopedia Zentroa eta Aretxabaletako ESAN Logopedia Zentroekin elkarlanean antolatzen dira saioak. Ikasturtean zehar bi zentroetako espezialistak izaten ditugu Ikastolan beharra duten ikasleei tratamendua eskaintzeko. Premia izanez gero, uztailean ere izaten dute ikasleek zerbitzua jasotzeko aukera.

Lantzen diren zailtasunak honako hauek izan daitezke: hizkuntzaren atzerapenak, mintzaira atzerapenak, dislaliak (artikulazio zailtasunak), irakurketa-idazketa…

basabeazpi-logopedia